Bezeroak

 

Castellano  |  Euskara  |  English

..........................................................................................................................................................................................................................................................................

LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUN POLITIKA

 

 

  

 

Langileen artean giro parte-hartzailea, konfiantzazko eta errespetuzko harremanetan oinarrituko dena, bultzatzea langileak erakundearen xedeak lortzeko motibatuta senti daitezen.

 

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kudeaketan gure praktikak etengabe hobetzea, bai zerbitzuetan bai prozesuetan, bidaiarien errepideko garraioko oraingo eta etorkizuneko gure jardueren ondorioei dagokienean, ibilgailuen mantenua eta autobus-geltokien kudeaketa.

 

Gure jarduerak langileen Laneko Segurtasun eta Osasunarenganako sentsibilizazio bereziarekin gauzatzea, Kudeaketa eraginkorreko Sistema ezarriz eta hari eutsiz, enpresaren kudeaketaren elementu sustatzaile bilaka dadin.

 

Laneko Segurtasun eta Osasunaren arloan aplikagarri den legedia eta araudia betetzea eta, baita, gainerako legezko baldintzak eta enpresak izenpetutako beste zenbait ere, bideragarri denean eskakizunak gaindituz.

 

Laneko Segurtasuna eta Osasuna helburu nagusi izatea, baita, kalteak eta osasunaren narriadura prebenitzeko konpromisoa eta Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren (LSO) kudeaketa etengabe hobetzea ere langileen osasuna eta gure jarduerek eragiten dieten pertsona guztiena zaintzeko, enpresaren beste edozein helburu orokorrekin parekatuz.

 

Laneko Segurtasunarekin eta Osasunarekin lotura duten Agintariei eta Erakundeei ahal den guztian laguntzea.

 

Enpresako langileak trebatzea, informatzea, entrenatzea eta sentsibilizatzea, oro har, laneko jardunbide egokiak garatzeko eta, bereziki, Laneko Segurtasun eta Osasunaren arloan.

  

Produktuen eta zerbitzuen hornitzaileen artean Politika honen printzipioak eta LSOren Kudeaketa-Sistemaren ildoena sustatzea.

 

2014ko apirila

 

 

 

 

 

 

 

Hasiera

Nortzuk gara

Gure funtsezko irizpideak

Bat egin gure taldearekin

Non gaude

 

Gure zerbitzuak

Garraio tituluak

Bezeroentzako arreta

Berriak

 

> LSO Politika

 

Langileak

 

Webmasterra  |  Lege oharra  |  Gehitu zure gogokoetan  |  Ezarri etxeko orri gisa