Bezeroak

Castellano  |  Euskara  |  English

..........................................................................................................................................................................................................................................................................

Creditrans

   

Erabilera anitzeko garraio-titulua da eta bonu-prezioan bidaiatzeko aukera ematen du sistemaren barruan sartuta dauden garraio-operadore guztietan  (Metroa, Bilbobus, Bizkaibus, Salbeko Igogailua, Artxandako Funikularra, Bizkaiko Zubia, Autobuses de Lujua, Bilboko Tranbia, Eusko Treneko Bilbo (Deustua) – Lezama Linea, Etxebarri Bus,  Feve, Leioako parkinga,Sopelbus eta Ereagako Igogailua)

Bizkaiko Garraio Partzuergoak egiten du Creditrans (www.creditrans.com) txartelaren diseinua, tarifa-koordinazioa eta beraren jaulkipena eta kudeaketa.      

Creditrans txartela ordainketa aurreko titulua da eta egiten den bidaia bakoitzaren  zenbatekoa  hortik deskontatzen da.  5, 10 eta 15 eurokoak saltzen dira, bezero bakoitzaren premietara ondo egokitzeko.

 

Toki hauetan saltzen dira: Bilbobus eta Bizkaibus-en saltokiak, Metro geltokiak, estankoak, kioskoak, Once-ren saltokiak, Bizkaiko Zubiko dendak, Artxandako Funikalarra eta BBK-ren Teleka kutxazainak.

( Saltokien eta beren ordutegien zerrenda )
  

Creditans-ek aukera ematen du pertsona batek baino gehiagok batera bidaiatzeko txartel bakar batekin, eta kostu desberdineko bidaiak egiteko. Aplikatzen den prezioa egin beharreko ibilbiderako erreferentzia-txartelarena da. Eta garraiobide batetik bestera aldatzean hobaria izaten du.

 

 

Tarifak

 

     Bizkaibus - http://www.bizkaia.net/

    

 

 

 

 

 

Hasiera

Nortzuk gara

Gure funtsezko irizpideak

Bat egin gure taldearekin

Non gaude

 

Gure zerbitzuak

> Garraio tituluak

Bezeroentzako arrera

Berriak

 

Erakundeak

 

Langileak

 

Webmasterra  |  Lege oharra  |  Gehitu zure gogokoetan  |  Ezarri etxeko orri gisa