|
 |
Lege-ohar
honen bidez, TRANSPORTES COLECTIVOS,
S.A.k, helbidea Bilboko (Bizkaia) Francisco Maciá
kaleko 4an ,2.ean, 48014, duenak, pribatutasunari eta datu
pertsonalen babesari buruzko bere politikaren berri ematen die
bere web orriaren erabiltzaileei, erabiltzaileek beraiek erabaki
dezaten, askatasunez eta beren borondatez,
TRANSPORTES COLECTIVOS, S.A.k bitarteko hori
erabiliz eskaintzen dituen zerbitzuak direla-eta eskatu ahal
zaizkien datu pertsonalak eman nahi dituzten. |
Datu-babesari dagozkion gaietan eta informazioaren gizartearen
zerbitzuei eta merkataritza ekonomikoko zerbitzuei dagozkien gaietan
indarrean dagoen arautegiaren arabera, erabiltzaileak baimena ematen
du bera erregistratzean adierazitako datu pertsonalak edo web guneko
zerbitzu batzuetara iristeko Transportes Colectivos S.A.ri emandako
beste datu guztiak enpresa horren titularitateko fitxategietan
sartzeko; horri esker, eskaturiko zerbitzuak errazago eskainiko
dira;
www.tcbilbao.com helbidean zerbitzu pertsonalizatuak
eskatzen dituzten erabiltzaileak behar bezala identifikatuko dira; "www.tcbilbao.com"
helbidean erregistratutako erabiltzaileen estatistika-ikerketak
egingo dira emandako zerbitzuak hobetzeko; oinarrizko
administrazio-lanak kudeatu eta behar den informazioa bidaliko zaio.
Posta elektronikoz edo antzeko bide batez egiten diren jakinarazpen
komertzialei dagokienez, erabiltzaileak berariazko baimena ematen du
berari bide horretatik publizitatea bidaltzeko.
Erabiltzaileak
jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko emandako baimena bertan behera
utzi ahal izango du, eta horren berri eman beharko du espresuki, bai
eta jasotako jakinarazpen komertzialean ageri diren tresnak erabiliz
ere.
Transportes Colectivos,
S.A.k hitz ematen du datu pertsonalak isilpean gordetzeko obligazioa
eta horiek konfidentzialtasunez tratatzeko eginbeharra beteko duela,
eta alde horretatik agintzen du behar diren neurri guztiak hartuko
dituela, bai teknikoak, antolakuntzakok eta segurtasunekoak, inork
datu horiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskura ez
ditzan, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoan eta aplikagarria den gainerako legerian ezarritakoaren
arabera.
Nolanahi ere,
erabiltzaileak bere gain hartu beharko du emandako datuen
egiazkotasunaren erantzukizuna, eta Transportes Colectivos, S.A.k
erregistratutako zerbitzuetatik kanpo utzi ahal izango ditu datu
faltsuak eman dituzten erabiltzaileak, Zuzenbidearen arabera egokiak
diren gainerako ekintzak burutzeaz gainera.
Datu pertsonalak web-ean dauden inprimakien bidez biltzen diren kasurako,
jakinarazten dizugu inprimakietan izartxo bat daramaten eremuak
nahitaez bete beharrekoak direla, eta hala egiten ez bada ezinezkoa
izango dela zure kontsulta, eskaera edo iradokizuna kudeatzea.
Erregistratutako erabiltzaile guztiek dute eskubidea edozein unetan
emandako datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta, nahi
izanez gero, datuen horien tratamenduaren aurka azaltzeko, eta
horretarako eskaera bat bidali behar dute idatziz helbide honetara:
Transportes Colectivos,
S.A. (Informatika Departamentua), Francisco Maciá kalea 4, 1., 48014
Bilbao (Bizkaia), bera baita tratamenduaz arduratzen
dena.
Betiere
eskabideari erantsita NANaren fotokopia edo nortasuna frogatzen duen
beste agiri bat, zuzenbidean baliokidea dena.
Datuak eskatzea
eragin zuen helbururako beharrezkoa izateari utzi dion informazio
pertsonala deuseztatzeari dagokionez arau indardunetan xedatuta
dagoena beteko du TRANSPORTES COLECTIVOS, S.A.k, eta blokeatu egingo
du informazioa, datuen tratamenduak ekar ditzakeen erantzukizunei
erantzuteko, bakarrik erantzukizun horien preskripzio epeetan. Epe
horiek iragandakoan informazio hori behin betiko deuseztatuko da
metodo seguruak erabiliz.
14 urtetik beherakoek ez
dute inolako informazio pertsonalik bidaliko gurasoen edo tutoreen
baimenik gabe. TRANSPORTES COLECTIVOS, S.A. ez da 14 urtetik
beherakoek behar den baimenik gabe bidalitako informazio
pertsonalaren erantzule.
Gure web gunean sartzen zarenean ez dugu inolako informaziorik
gordetzen zure ordenagailuan cookien bidez, web gunea berriz
erabiltzen duzuenean automatikoki ezagutzeko.
Interneteko atari honek enpresarekin lotuta dauden beste web gune
batzuetarako estekak ditu.
Era berean, Transportes Colectivos, S.A.k ez du inolako
erantzukizunik izango bere orriarekin lotura duten web guneetako
edukiari dagokionez. Halaber, Transportes Colectivos, S.A.k ez du
inolako erantzukizunik izango, esteken bidez lotzen zaizkion web
guneetako edukiak, produktuak edo zerbitzuak erabiltzean edo
konexioan egitean sor litekeen kalte edo galerei dagokienez.
Transportes Colectivos, S.A.k ezin du bermatu, Transporte Colectivos,
S.A.ren web gunetik beste web gune batzuetara joateko estekak beti
ondo erabiltzeko eta funtzionatzeko moduan egongo direnik.
Lege Ohar
hau Transportes Colectivos S.A.ren web gunearen bidez jasotako
informazioari eta beraren bidez emandako zerbitzuei bakarrik
aplikatuko zaie; beraz, ez dira aplikatuko Transportes Colectivos,
S.A.ren web gunetik ireki diren hirugarrengoen web guneetako
edukietan edo gune horietan eskainitako zerbitzuetan.
TRANSPORTES COLECTIVOS, S.A.k eskubidea du pribatutasunari buruzko
politika hau aldatzeko, legeetan edo jurisprudentzian gertatzen
diren berritasunetara egokitzeko. Kasu horietan, orrialde honetan
iragarriko ditu gertatutako aldaketak, haiek gauzatu aurretik
betiere.
TRANSPORTES COLECTIVOS, S.A.k baliabide tekniko egokiak jartzen ditu
erabiltzaileen eskura, pribatutasunari eta datuen babesari buruzko
politikaren inguruko ohar honen berri izan dezaten aldez aurretik.
TRANSPORTES COLECTIVOS, S.A.k, Informazioaren Gizartearen eta
Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10.
artikuluan azaldutakoaz baliatuz eta gure enpresaren gardentasun
printzipioarekin bat, bere web orriaren erabiltzaileei jakinarazten
die:
Sozietatearen izena:
TRANSPORTES COLECTIVOS, S.A.
Sozietatearen helbidea:
Francisco Maciá kalea, 4, 2.a esk. 48014 Bilbo (Bizkaia).
Harremanetarako helbidea:
Francisco Maciá kalea, 4, 2.a esk. 48014 Bilbo (Bizkaia).
I.F.Z. zk.a:
A48018360.
Merkataritzako
Erregistroko Inskripzio Datuak: Bilboko Merkataritza
Erregistroan inskribatuta, 143. liburua, 3. sekzioa, 63. folioa,
5907. orria.
Posta elektroniko
helbidea: tcsa@tcbilbao.com
Harremanetarako
telefonoa: 94 448 40 70
|
|
|